BTT eta oinez egiteko prestatu dugun herri-ibilbidearen inguruan burutuko da jardunaldia. Horretarako, 3 ibilbide ezberdin diseinatu ditugu: kirol-ibilbide bat mendiko bizikletaren zale direnentzat; familia-ibilbide bat BTTarekin egiteko, baina familiei zuzendua; beste ibilbide bat oinez edo Nordik Walking egin nahi dutenentzat.
Aurtengo BTTko ibilbideak pasaden urteko berdinak dira, aldeketa txiki batzuk kenduta, batez ere Agurainera heltzeko egingo dugun asken ibilbidea. Oinezko ibilbidean aurten aldrebes egingo dugu, Agurainetik atera Araiako Parketxeraino.
Epe luzerako helburu nagusia, kirol ekitaldietan emakume eta gizonen parte hartzea parekoa izatea da, baita Posten Erregebideko Ibilaldian ere. Izan ere, kirola guztiona da, kirolak batu egiten gaitu, eta azken finean, beharrezkoa da adin guztietako emakume eta gizonek parte hartzea halako ekitaldietan pertsona guztion arteko aukera-berdintasunaren aldeko jarrera erakusteko.
Beste urteetan bezala, partaide guztiei berdintasunaren aldeko lana eta kirolean emakumeen papera irudikatzen duen eskumuturreko bat banatuko diegu. Hautsi ditzagun estereotipoak, eta erakutsi dezagun denok elkarrekin, gizonok eta emakumeok, mutilok eta neskok, bat egiten dugula berdintasunaren alde.
EGITARAUAK
- 07:30 Izen emateko epea eta eskumuturren banaketa. (OINEZko ibilbidea)
- 08:00 OINEZko ibilbidearen hasiera.
- 08:30 Izen emateko epea eta eskumuturren banaketa (KIROL ibilbidea)
- 09:00 BTT KIROL ibilbidearen hasiera.
- 09.30 Izen emateko epea eta eskumuturren banaketa (FAMILIARra)
- 10.00 BTT FAMILIARraren hasiera
- 13:00 Hiru ibilbideen aurreikusitako amaiera.
- 13:30 Sarien zozketa eta ekintzak.
- 14:00 Ekitaldiaren amaiera eta agurra.