Oxigenoa Euskarari 2021
ZER DA OXIGENOA EUSKARARI?
Ume eta gazteei zuzendutako egitasmoa da. Proiektua osatzen duten bi ardatz nagusiak gazteen artean euskararen erabilera eta mendizaletasuna bultzatzea dira.
NORI ZUZENDUA?
Parte hartzeko betebeharrezko baldintzak: Arabako Lautadako 6 eta 12 urte bitarteko
haurra izatea eta euskeraz hitz egitea.
NOLA GAUZATUKO DIRA HELBURUAK?
6 irteeratan, hilean behin inguruko gune ezberdinetara mendi irteera bat eginez.
Irteera bakoitzean lantzeko berariazko gaiak hautatuko dira, mendiarekin, kirolarekin,
naturarekin, elkarbizitzarekin zerikusia izango dutenak, modu honetan gazteentzat
heziketa oso bat eskeini nahi delarik euskaraz.
NOLA ANTOLATUKO DIRA TALDEAK?
Plaza mugatuak izango dira eta bi talde egingo dira. Talde bakoitza proposatzen
diren asteburuetako egun batean joango da, larunbatean edo igandean.
Irteeren antolaketa eta ordutegia momentuan dauden osasun arauen arabera egingo
da.
IRTEERAK;
Apirilak 24 edo 25: Eskalada La Lezen
Maiatzak 15 edo 16: Mendi txangoa
Ekainak 12 edo 13: Bizikleta eta bere zainketa
Irailak 11 edo 12: Abentura Parkea
Urriak 16 edo 17: Orientazioa + rokodromo jokoa
Azaroak 13 edo 14: Mendi txangoa